XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKOLA-ELKARTEAREN TXARTELTEGIA.

Cannes-en, Place Bergia-ko C.E.L.-enean agertzen diren Brochures dEducation Nouvelle Populaire delakoetan azaldu da txarteltegi horren antolakera.

Honen bidez haurrak beren buruz eskolatzen dira.

Alain-ek (7 urte) gaur goizean hildako txori bat eraman du.

Txarteltegira jo, txorien saila, eta izkribuen eta irudien artean bilatu du.

(CEL-aren Bibliothèque de Travaileko liburusketan, CEL-aren txarteletan; Delachaux eta Niestlé-ren irudi batzuk ere bai, han eta hemen sakabanatuak, eta gurasoen aldizkarietan eta kasetetan bilduak).

Bere txoria xorabila urdin bat dela aurkitu du Alain-ek; eta xorabilei buruzko txartel batzuk bildu.

Bere bilaketa-lanari esker, alderaketa batzuk egin ditu, eta xorabilei buruzko irudiak eta izkribuak pilatu.

Pisaketa eta neurketa egiteko txartel berezia topatu du, eta bere buruz osatuko du dena.

HAURREN HITZALDIAK.

Xorabilei buruz presta dezake orain Alain-ek hitzaldi bat.

Arratsaldeko lauretan egingo du, hitzaldien tenorean, bere eskolakideen aurrean.